MUSIBLA #257: Maria Somerville, Sharp Pins, Maddi, Wilco, Smerz, Olaia Inziarte

Maria Somerville musikariaren bigarren diskoa aurkeztu genuen aurreko saioan, gaur ordubete honi hasiera emateko berriro ekarri dugu Luster izeneko azken garabazioa. Bere lehenengo diskoa baino musikalki jantziagoa den arren, oro har, aurrekoa bezain barnerakoia da, efektismoetatik ihesi. Sharp Pins taldearekin jarraituko dugu. Hau ere aurreko saioan entzuteko aukera izan genuen eta berriz ere dakarkizuet Kai Slater-en proiektu berria. Iaz agertu zen Radio DDR diskoa eta honi esker beste maila batera igo da Chicagoko gitarra jolea. 2025 honetan, diskoaren berrargitalpena kaleratu da, kantutegi berriekin, kantu atsegin eta gogoraerrazak bildu ditu grabazio honetan. Maddi izenez Lizarratik heldu zaigu Maddi Etxeberria Amaitasuna izeneko 7 abestiko harribitxiarekin. Musikariak kontatu duenez, iritsi zen une bat non erabaki zuen musika, hitzak eta ahotsa bidaide hartuta atera nahi zuela bere baitan aspaldi presente zegoen tristura eta itolarria. “Maitasunaren amaierari eta amaieraren maitasunari” kantatu nahi izan diola azaldu du musikariak. Wilco talde amerikarrak 2004an argitaratu zuten bostgarren diskoa, baina orain berrikuspen bat dakarte, zuzenean egindako grabazio zenbait eta beste hainbat berritasun. Diskoaren izena A Ghost Is Born. Smerz Norvegiako musika bikote bat da, Catharina Stoltenberg eta Henriette Motzfeldtek osatua. Bikotea Oslo (Norvegia) eta Kopenhage (Danimarka) artean dabiltza. 20126an atera zuten euren lehenengo grabazioa, Ep bat eta orain bigarren lan luzea dakarte Big City Live. Haien izena alemanezko herzschmerz hitzetik omen dator, “bihotz-haustura” esan nahi du. Eta gaurkoa bukatzeko, Olaia Inziarte musikariaren azken diskoa ekarri dugu: Zerrautsa. Bere musika pop mundutik edaten du eta abangoardiako soinuak erabiltzen ditu. Emaitza dotorea eta barne muina ukitzera doazen zirrarez betea daude bere abestiak.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hanna Lanttok "Bilbao" bere lehenengo nobela aurkeztu digu

ar. Eka 17 , 2025
Hanna Lantto finlandiarra da, baina aspaldi maitemindu zen Bilborekin eta euskararekin. Erasmus truke-programari esker etorri zen lehen aldiz Bilbora eta, orduz geroztik, hiriak eta hizkuntzak erabat harrapatu zuten. Gaur egun zortzi hizkuntza baino gehiago hitz egiten ditu, eta horien artean euskara ere badago. Duela zortzi urte, euskararen inguruko ikerketa-lana egin […]

Honekin lotuak