Ostegunean Ibil Bedi talde nafarra izango da Kafe Antzokian

Goldea izeneko haien azken lana aurkeztuko du Ibil Bedi taldeak ostegunean Kafe Antzokian. Gaueko 21:30etan irekiko dituzte ateak eta kontzertua 22:00etan hasiko da. Diskoaren aurkezpen birako hirugarren eta azken kontzertua izango da ostegunekoa. Lan berriko abestiak jotzeaz gain, aurreko lanetako abestiak ere joko dituzte.

Ibai Osinaga Ibil Bedi taldeko kidea izan da gurean lan berriaren eta kontzertuan ikusiko denaren gaineko nondik norakoak ematen.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Trantsizioan galduak

ar. Eka 6 , 2023
Josuk gaur Lost in Translation filma ekarri du gogora, Lost in Transition gaia proposatuta. Klima larrialdian egonda, erregai fosiletan oinarritutako energia eredutik berriztagarrietan oinarritutakora igarotzeko trantsizio aldian, enpresa handi batzuk bere nagusitasuna betikotzeko kokatu nahi dute euren burua, tartaren zati ahalik eta handiena lortzeko. Izan ere, gaurkoz, planteatzen ari den […]

Honekin lotuak