Xabier Monasteriorekin batera Gabriel Arestiz mintzatu gara, izan ere, “Ipuinak” deituriko liburuan idazle Bilbotarraren ipuin antologia plazaratu berri du. Sei ipuinen moldaketa egin du Xabierrek gaur egungo euskaran.
Berrizetik Etxe musikaria etorri da, bere bigarren lana aurkezteko. “Bidea eginez” izenburuko lana kaleratu du Oihuka zigiluarekin. Hamabi kanta batu ditu popa eta rocka uztartzen dituen estreinako disko luze honetan.
Disko oroigarri bat izan dugu entzungai eta mintzagai piperpolisgo azken tartean. Oñarriak taldea Santutxun 1968an sortutako plaza taldea izan zen. Horren jarraipena 1977an “Haur Kantuak” diskoak izan zen.1970 urtean diskoa grabatzeko aukera izan zuten, Oiñarriak lau kantutako mini LP-a plazaratu zuen. Gogora ekarri ditugu disko horretako kantuak gaurkoan. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.