PIPERPOLIS: Sei Urte, Jone eta Ados antzerki taldea.

Karlos NguemaSei Urte taldearen bisita izan dugu Ane Zabala eta Galder Perezen Piperpolis hiri kulturalean. Berrizko taldeak plazaratu berria du bere hirugarren lana, Jauzia izenburupean. Kantu berriak ezagutu ditugu eta, bestalde, Estoldetan disketxearen proiektuaz mintzatu gara taldeko partaideekin. Jone kantaria ere izan dugu gaurko saioan. Azkenik, esan El vendedor de tiempo (Denbora saltzailea) komedia musikala estreinatu berri duela Ados antzerki taldeak; hori dela eta, antzezlanean parte hartzen duen Karlos Nguema (argazkian) eta Ainhoa Aierbe aktoreekin eta koreografoarekin hitz egin dute gure bi saiogileek antzerkiari eskainitako Lasunen kabareta deritzan atalean. Eta hori gutxi balitz, baita betiko atalak ere: John Trolloperen irratinobela, gomendioak, lehiaketa, eta abar.

Deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTEKALEKO KRISEILUA: Zumeta eta Kalderapeko kulturgunea

ar. Mai 16 , 2006
Gaurko Artekaleko Kriseiluan bi gai jorratu ditugu: alde batetik, Ismael Manterola ohiko kolaboratzaileak Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak Bilbon ikusgai duen erakusketa izan du mintzagai. Horren ustez, zenbait oleo eta tenpera teknikaren bitartez margoturiko koadroetan, Zumetaren kolore biziak agertzeaz gain, estilo figuratiboa sumatzen da. Erakusketa Zazpikaleetako Jardineta kaleko Epelde eta […]

Honekin lotuak