Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txitxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian.
Ostiral eta larunbat honetan dantza garaikidea Bilboko kaleetara aterako da, Lekuz leku jaialdiaren XXI. Edizioa izango da, bertako, estatuko eta nazioarteko hamar bat konpainiekin. Beatriz Churruca izan da gurean. Ekainaren 25etik 28ra bitartean, Bilbon beste Lekuz Leku Jaialdi bat, hots, Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan, izango da, hain zuen, XXI.a. […]