Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Eguraldia, jaiak eta Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera!
Lanaren Ekonomia 2024/2025 ikasturteko azken irratsaioa egin dugu, Euskal Herriko sindikatuetako ordezkariekin urteko balorazioa eginez eta gai anitz jorratuz. Lehen gonbidatua Endika Alabort izan da, CNTko militantea. Bere hitzartzean hezkuntza greba, La Suizako grebalarien borroka eta zinemako figuranteak antolatzeko ekimena nabarmendu ditu. ESK sindikatuko Iratxe Alvarezek hartu du lekukoa. Nafarroan […]