Caritas Bizkaiak 2016 urteko txostenaren ondorioak kaleratu ditu, gizartearen erradiografia direnak. Datuen arabera, egoerak hobera egin duen arren, pobrezia egoera latzenetan bizi diren familiak gehitu egin dira azken urte hauetan eta gizarte garapenerako ikuspegi berriak eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuak beharrezkotzat jo du. Idoia Pérez de Mendiolak Oinarrizko Gizarte-Ekintzako arduradunak xehetasunak eman dizkigu. 2016an Caritas Bizkaia gizarte bazterkeria egoeran dauden 10.519 pertsona eta familiei babesa eman die. Horien %56 emakumeak dira, eta %43, berriz, gizonak. Jatorriari dagokionez, erdia bertakoak dira eta beste erdia kanpotarrak, %50ean. Ekonomiak hobera egin badu ere pobrezian eta bazterketa sozialen bizi diren familiak gora egin dute. Ondorioz, gizarte politiken zein eremu komunitarioan lan egiten duten gizarte entitateen xede izan behar dutela adierazi dute.
Deskargatu hemen.