Eusko Jaurlaritzak 58,2 milioi euro bideratuko ditu 2025-26 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzetara. “Besarkatu euskara” lelopean aurkeztu dute matrikulazio kanpaina, eta berrikuntza nagusietako bat A2 mailako ikastaroak ere doakoak izango direla da. Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordeak nabarmendu du doakotasunak eragin zuzena izan duela matrikulazioan: 2023tik %30 igo da A1 mailan.
Ostegunero bezala, Argia astekariaz aritu gara. Bertako Gorka Peñagarikano kazetariak asteon aldizkariak dakartzan hiru gai nabarmendu dizkigu. Lehenik, azalean datorren Maspalomas euskarazko film berria: homosexualitatea eta zahartzaroa lantzen ditu, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute. Bigarrenik, Irati Zubia Landa filosofo gaztea izan dute solaskide. Donostiarra da, eta egia-ostearen eta gezurraren inguruko […]