“Maspalomas” filma ARGIA astekarian

Ostegunero bezala, Argia astekariaz aritu gara. Bertako Gorka Peñagarikano kazetariak asteon aldizkariak dakartzan hiru gai nabarmendu dizkigu. Lehenik, azalean datorren Maspalomas euskarazko film berria: homosexualitatea eta zahartzaroa lantzen ditu, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute. Bigarrenik, Irati Zubia Landa filosofo gaztea izan dute solaskide. Donostiarra da, eta egia-ostearen eta gezurraren inguruko tesia egiten ari da. Ezaguna da, gainera, Berria egunkarian zutabegilea delako. Azkenik, Onintza Enbeita eta Feli Madariaga izan ditugu hizpide, Muxikako Igertu baserrikoak. ARGIAk eta Bizi Baratzeak udazkenean argitaratuko dute Bizitza baten txatalak liburua. Enbeitak jaso ditu Madariagaren bizipenak, eta bertan baserriaren eta baserri ereduaren inguruko kontuak ageri dira: emakumea eta lurra ardatz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Sorgina, banaiz' dokumentala estreinatuko dute bihar Kanaldudek, Hamaikak eta Xaloak

ol. Ira 12 , 2025
Asisko Urmenetak sinatu du Sorgina, banaiz dokumentalaren ikerketa, gidoia eta zuzendaritza. Lanak euskal sorginen irudia eta memoria historikoa ditu ardatz, eta iraganeko pasadizoek gaur egungo gizartean oraindik duten eragina aztertzen du. Sortzaileak nabarmendu duenez, sorginak ez dira iraganeko irudi ilunak soilik; gure herriaren historiaren eta nortasunaren parte bizia dira. Asisko […]

Honekin lotuak