‘Sorgina, banaiz’ dokumentala estreinatuko dute bihar Kanaldudek, Hamaikak eta Xaloak

Asisko Urmenetak sinatu du ikerketa, gidoia eta zuzendaritza. Lanak euskal sorginen irudia eta memoria historikoa ditu ardatz, eta iraganeko pasadizoek gaur egungo gizartean oraindik duten eragina aztertzen du. Sortzaileak nabarmendu duenez, sorginak ez dira iraganeko irudi ilunak soilik; gure herriaren historiaren eta nortasunaren parte bizia dira. Asisko Urmeneta marrazkilari eta sortzaile ezaguna da, euskal kulturari eta iruditeria herrikoiari lotutako lanengatik. Oraingoan, ikus-entzunezko formatuan egin du jauzia, «historiako bazter ilunetan argi izpi bat pizteko asmoz». Aurretik, Sugarren mende komikia ere sortu zuen.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Auzo elkarteek kritikatu dute Bilboko terrazetako ordenantza berria

ol. Ira 12 , 2025
Bilboko Uribitarte Anaitasuna, Ledesma, Martzanako kaia eta Alde Zaharreko Bihotzean auzo elkarteek adierazi dute Terrazei buruzko Ordenantza berriaren zirriborroak ez duela bermatzen bizilagunen atseden eskubidea eta espazio publikoaren erabilera egokia. Elkarteek salatu dute terrazek sortzen dituzten zaratak, oinezkoen pilaketak eta espazioaren masifikazioa ez direla konpontzen. Elkarteek proposatu dute terraza-jarduerak egoiliarren […]

Honekin lotuak