Bilboko Administrazio Auziko epaitegietan Errekaldeko Etxarri gaztetxearen aurka Bilboko Udalak aurrera eramandako desalojo jarduketaren kontrako demanda aurkeztu du Bilboko Okupazio Bulegoak. Iñaki Carro abokatuak azaldu dizkigu salaketaren nondik norakoak. Ixte agindua bazegoen arren, horrek ez du desalojoa, ondasunen inkautazioa eta eraikina hormatzea legitimatzen. Espedientean aipatzen den araudiak ez ditu eskumen horiek jasotzen. Ondorioz, Bilboko okupazio mugimenduaren iritziz , jarduketa erabat ilegala da. Izan ere, Udalak ez du eskumenik eraikin bat desalojatzeko epaitegietara jo gabe.
Deskargatu hemen.