Zer da generoagatiko indarkeria politikoa? Politikan (gizarte-mugimenduen, alderdien edo bestelako moduen bidez) parte hartzen duten emakume eta sexu-genero disidenteek askotan eraso, mehatxu, desprestigio eta indarkeriei egin behar diete aurre, isilarazi egin nahi dituztelako. Bideo hau begiak irekitzeko eta ahotsa altxatzeko tresna bat da. Gai horren bueltan hausnartzeko kazetariekin topaketa antolatu du Mugarik gabe erakundeak. Maite izan dugu gurean.
Sarean Zehar programaren atal honetan Europa aurrerapen teknologikoaren eta kontrol digitalaren artean nola mugitzen den aztertzen dugu. Microsoftek Windows 10en segurtasun-eguneraketak Europan doan zabaltzeko hartutako erabakiaz, Stop Killing Games mugimenduaren herritarren presioaz eta Chat Control 2.0ri buruzko eztabaida polemikoaren itzuleraz ari gara. Halaber, TikTok gaiari buruz Estatu Batuek eta Txinak […]