Blas de Oteroren omenezko kontzertuarekin hasiko da martxoaren 15ean Bilbopoesia. “Beriz aireatu” lelopean, letra eta musikarekin lotutako 30 erreferente baino gehiago izango dira jaialdiko protagonistak; besteak beste, Nacho Vegasen eta Izaroren kontzertuak egongo dira, bai eta Leire Bilbao, Isabel Bono eta Bernardo Atxaga bezalako idazleen arteko topaketa musikalak ere.
Bidebarrieta liburutegian ospatuko da Bilbopoesia, eta ekitaldi guztiak sarrera librekoak izango dira, martxoaren 15eko, 19ko eta 21eko kontzertuak izan ezik. Horiek dagoeneko salgai daude 5 eurotan web orrian.
Deskargatu hemen