LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Errepublika txiki, Pizkunde handi

Liburuetatik gizartera eta gizartetik liburuetara, halaxe bizi dugu literatura Liburuen Errepublika Txikian. Horregatik, hain zuzen ere, gure egiten dugu inguratzen gaituen munduarekiko grina eta ardura. Hori dela eta, ozen esan nahi dugu: euskarak eta euskal hiztunen komunitateak bizi duten larrialditik, indarraldira. Oztopo, mehatxu eta oldarraldi judizialetik, Pizkundera. Ikastoletan, ikastetxeetan, antolatu gaitezen; euskaltzaleon garaia da!

Eta literatura pilo bat, noski: Erdi Aroko katedral baten eraikuntza, iraultzaileen arteko Errusiako gutunak edo liburu mardulegiak irakurtzeagatik bizkarreko minez bizi den irakurlea. Baina kasu!, dena ez baita urre Gabonetan, eta, gutxien espero dugun tokian, hara, lakioa: babesgune handiena beharko lukeen familia bortxazko eremu bilakatu zaigu. Eskerrak idazle ausartak ditugun!

Amaitzeko, oinarrizkoa izanagatik inoiz baino gehiago errepikatu beharreko leloa: Euskal Herrian euskaraz!, eta Liburuen Errepublika Txikian ere bai.

BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Ezin da gehiago luzatu, ezin da gehiago itxaron” lelopean, manifestazioa egingo da Larunbatean

az. Urt 7 , 2026
Bilbora begira jarri gara. Urtarrilaren 10ean, larunbatean, milaka lagun espero dira Bilboko kaleetan, giza eskubideen defentsan eta salbuespeneko espetxe-politikei amaiera emateko aldarrikapena beste behin kalera eramango du Sarek herritar plataformak. Sarek deituta, “Ezin da gehiago luzatu, ezin da gehiago itxaron” lelopean, manifestazioa egingo da arratsaldeko bostetan, La Casillatik abiatu eta […]

Honekin lotuak