Asteazkenean, apirilaren 26an, faxistek Gernika bonbardatu zutela 80 urte izango dira. Espainiako Reina Sofia Museoan Picassoren Gernika margolanak 80 urte egingo dituela informatu berri du TVE-k. Urteurren horri buruzko albistean TVE-k ez du 1936ko gerra aipatu, ezta ere herritarrak Gernikan , Otxandion, Eibarren, Elorrion, Durangon, Bilbon… bonbardatu izana azaldu. Memoria historikoa izan du hizpide gaurkoan Maria Gonzalez Gorosarri kazetariak. Bestetik gaur arratsaldean Gernikako lizeoan egongo den mahai inguruaren berri eman digu. Oroimen historikoak jendartearen oniritzia jaso duela adierazi digu, errekonozimendu soziala baduela argi dago. Errekonozimendu instituzionala jendartearen bultzadekin etorriko da eta baita memoria historikoa lantzen ari diren taldeen eskutik.
Deskargatu hemen.