“Ezin da gehiago luzatu, ezin da gehiago itxaron” lelopean, manifestazioa egingo da Larunbatean

Bilbora begira jarri gara. Urtarrilaren 10ean, larunbatean, milaka lagun espero dira Bilboko kaleetan, giza eskubideen defentsan eta salbuespeneko espetxe-politikei amaiera emateko aldarrikapena beste behin kalera eramango du Sarek herritar plataformak. Sarek deituta, “Ezin da gehiago luzatu, ezin da gehiago itxaron” lelopean, manifestazioa egingo da arratsaldeko bostetan, La Casillatik abiatu eta Udaletxean amaitzeko. Goizean zehar, aldarrikapena eta jai giroa uztartuko dira Bilboko hainbat gunetan, musika, kalejirak eta bertsoa protagonista izango direlarik. Baina mezu nagusia argia da: giza eskubideak ezin dira gehiago atzeratu, eta preso, iheslari eta deportatuen egoerak konponbide demokratikoa behar du. Sare elkarteko kidea, Bego Atxak mobilizazio honen gakoak ekarri dizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Desobedienteak 18/98: antzezlanaz berba Kepa Errastirekin

az. Urt 7 , 2026
Arriaga Antzokian estreinatuko den Desobedienteak 18/98 antzezlanaz berba egiteko gonbidatu berezia dugu gurean. Antzezlanak desobedientzia zibila du ardatz, bai ikuspegi teorikotik bai gure historia hurbileko pasarte gordin batetik abiatuta: 18/98 sumarioa. Unibertsitateko tesi-defentsa baten eta epaiketa baten arteko joan-etorrian, demokraziaren, legearen eta zilegitasunaren inguruko galdera sakonak mahai gainean jartzen ditu […]

Honekin lotuak