MUSIBLA #165: Hurray For The Riff Raff, Anemone, The Black Angels

Gaurko saioa irekitzeko azken saioetan entzun dugun disko bat ekarriko dugu, Life on Earth. Diskoaren darion pertsonalitateak harrapatu gaitu. Hurray For The Riff Raff da diskoa kaleratu duen taldea, nahiz atzean pertsona bakarra egon, Alynda Segarra musikari estatu batuarra. Kanadan talde interesgarri asko heltzen zaizkigu, adibide baterako gaurko taldea, Anemone. Duela zenbat hilabete euren azken diskoa entzun genuen saio honetan. Beat My Distance diskoan soinu psikodelikoak bildu dituzte. Soinu psikodelikoekin jarraituta, Austin hiritik datorren banda bat ekarriko dugu hurrena, The Black Angels dute izena eta 2017an kaleratu zuten azken diskoa: Death Song.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Errenta aitorpenean eragozpen fiskala egiteko kanpaina martxan dago

ar. Mai 10 , 2022
Errenta aitorpenean eragozpen fiskala egiteko hainbat eragilek informazio bulegoak jarri dituzte martxan . Maiatza eta ekaina bitartean egongo dira irekita bulegoak, informazioa zabaltzeko eta eragozpen fiskala egiten laguntzeko. Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin (egitura militarrarekin, […]

Honekin lotuak