“Urteko aurreneko POTTO saioan Plentziara joan gara, Delorean autoa hartuta. Irailaren aurrenekoan Plentzian egiten den urteroko saioa ekarri dugu uhinetara: hamargarren kolpea izan du Antolin jaietako bertso-saioak.
Laukotea izan zen taulagainean, Plentziako elizaren enparantzan kantuan 2025eko irailaren 1ean:
Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Nerea Ibartzabal eta Igor Elortza
On egin”.
Kirolaren gozo eta garratza airean, arraunaren egoera aztertu dugu Eritz Monasterio eta Patxi Egurrolarekin. Arkote eta Elantxobe arraun taldeen egoera ekarri dugu argitara; krisia berbaren ohiartzuna airean. Arraun munduaren iragana, orainaldia eta etorkizunaz mintzo, musika eta prosa lagun, zia eta boga. Kolaboratzaile sarea astindu dugu eta Aerobik irakasle naiztarrak izan […]