Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean, desobedientzia ekintza gisa, Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek baxoko (batxilergo amaierako) matematikako azterketa euskaraz egitea erabaki dutela ageri da, Frantziako Hezkuntza Ministerioak aukera hori ukatu ostean. Ikasleek salatzen dute ez zaiela bermatzen ikasi duten hizkuntzan ebaluatuak izateko eskubidea, eta horrek berdintasun eza dakarrela. Elkarrizketan, Nagore Irazustabarrena Urangak bere lan-ibilbidea eta historiari buruzko ikuspegia azaltzen ditu, bereziki Oker habil Makiavelo liburuaren harira. Aste honetan larrun gehiagarria irakurri ahalko dugu, Bardeako Tiro Eremuaren inguruko artikuluak azaldu du Erriberan gatazka handia dagoela naturaren babesa eta erabilera militarra uztartzen diren espazio batean. Bardeako eremuaren zati handi bat parke natural eta biosferaren erreserba bada ere, erdian Europako tiro eremu militar handienetako bat dago, 2028an amaitzen den kontratu baten bidez Defentsa Ministerioak erabiltzen jarraitzen duena.
Deskargatu hemen.

