DDT berria denon artean eraiki nahi dute

Kontrakulturaren eta autogestioaren eremuan ezinbesteko erreferentea izan da DDT Banaketak azken hamarkadetan. 1989an sortu zenetik, diskoak, liburuak eta bestelako material kritikoa argitaratu eta zabaltzeaz gain, kontzertuak, aurkezpenak eta topagune politikoak sustatu ditu, merkatuaren logiketatik kanpo jarduten duten proiektu ugariri bide emanez. Belaunaldiz belaunaldi transmititu den ekimen kolektibo honek hasierako balioei eutsi die: independentzia, elkartasuna eta kultura kritikoaren aldeko konpromisoa. Orain, beste pauso garrantzitsu baten atarian dago kolektiboa. Martzanako lokala atzean utzi eta Bilbo Zaharreko Bilbira lekualdatuko da, bertan liburu eta disko denda berria sortzeko asmoz. Espazio berria errealitate bihurtzeko, ordea, komunitatearen babesa behar dute: 75.000 euroko diru-bilketa abiatu dute lokala erosi eta egokitzeko. “Denon artean DDT berria” lelopean, jabetza kolektiboaren aldeko apustua berretsi nahi dute, eta Bilbon kontrakulturarentzako erreferentziazko gune politikoa izaten jarraitu. Erronka honen aurrean, kolektiboaren ibilbideaz, egungo testuinguruaz eta etorkizuneko asmoez hitz egin dugu Iñigorekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

NORBAIT HIL DA HEMEN: 53

az. Mar 25 , 2026
Bikote paregabea datorkigu oraingoan. Aste honetan, Silitia! Xabier eta Ibai izan ditugu gurean, Durangoko kontzertu brutalaren ostean. Proiektua hasi zutenetik jada 7 urte pasa direla konturatu gara, eta haien hasieratik gaur egunera bizitakoaz eta aldaketez hitz egin digute. Pelukak, jantziak, haien museoa, etab. presente izan ditugu elkarrizketan. Beti bezala, kanta […]

Honekin lotuak