Martxoaren 21a xenofobia eta arrazakeriaren aurkako eguna izanik, SOS Arrazakeriak manifestazioa deitu du gaur arratsalderako plaza eliptikoan 19:00etan. Gaurko egunaren harira agiria plazaratu dute eta bertan argi adierazi dute: “Kalean geldiarazten gaituzue desberdinak garelako: ijituak, beltzak, magrebtarrak, txinatarrak, edo errumaniarrak… Geu gara oihuka gabiltzanak, esklaboen modura eta ezkutatuta bizi garen etxeko langileak.” Bilbo auzoetan jokabide arrazistarik ez dutela nahi azpimarratu dute, poliziaren jazarpenaz nekatuta daudela nabarmenduz: “Oihuka gabiltza atzerritartasun-legea indargabetzea nahi dugulako. Lege hori arrazista da eta baztertzen gaitu, ez digu botoa ematen uzten eta, irregulartasun administratiboan bizitzera zigortzeaz gain, amaierarik ez duten ezinezko izapideak egitera behartzen gaitu, hamarkadatan luzatzen diren prozedurak, gu baztertuta edukitzeko asmoz”, diote.
Deskargatu hemen.