Ixo Teatrok “HAREA” ikuskizuna eskainiko Pabellón 6 aretoan

Ixo Teatrok Harea ikuskizuna eskainiko du asteburuan. Pabellón 6 aretoan izango da ikusgai ekainaren 4tik 7ra bitartean, egunero 19:30ean, igandean izan ezik, 19:00etan. Bi gazteren istorioa kontatzen du lanak: hegazkin-istripu baten ondoren uharte bakarti batean harrapatuta geratuko dira, maleta bat eta zuhaitz bat baino ez dituztela lagun. Hitzik gabe, gorputzaren bidez eraikitzen den istorio honetan, laguntasuna, anbizioa eta gizakiaren alde ilunena azaleratzen dira, ustekabean sortzen den “urreak” dena aldatzen duenean. Tragikomedia honek, gainera, hitzik gabeko lengoaia du oinarri, eta horri esker edozein hizkuntzatako ikusleek gozatzeko moduko esperientzia bihurtzen da. Estreinaldia Umore Azokan egin ondoren, orain aretoko formatuan iritsiko da Bilboko Pabellón 6era. Arnatz Puerta izan da gurean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Miñan" liburuaren irlanderazko itzulpenaren aurkezpena Amets Arzallusekin

al. Eka 1 , 2026
Iragan larunbatean, maiatzaren 30ean, Amets Arzallus idazleak, berak eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuaren Deartháir Beag irlanderazko bertsioa aurkeztu zuen Kafe Antzokian. Liburuaren inguruan eta itzulpenaren inguruan mintzatu ginen, baita kolonialismoaz, migrazio krisiaz eta hipokrisiaz, Irlandaz eta beste hainbat kontuz ere. Hendaiar idazleak azaldu zigun itzulpena zergatik bultzatu duen eta zergatik […]

Honekin lotuak