25 urteko ibilbidea ospatzen dabil Zea Mays taldea, urteurrena borobiltzeko euren ibilbideko hamaikagarren diskoa aurkeztu dute, Adore, kemena, kuraia deiturikoa. Aiora, Pitti, Ruben eta Asier prentsaurrean azken urteetako nondik norakoak azaldu dizkigute, izan ere azken urteak dena jarri du hankaz gora eta horrek taldearen egiteko aldatu du. 2019an Atera diskoa argitaratu eta aurkezpen kontzertu gutxi batzuk egin ostean pandemia iritsi zen. Egoerak behartuta bestelako sormen prozesua abiatu zuten, binaka kantuak grabatu eta saratu izan dute. Horregatik azken disko honetan lau kantu berri entzungo ditugu izan ere sei kantu dagoeneko aurkeztu izan dituzte, disko osoa izango balitz bezala, trataera berdinarekin. Diskoa bost ekoizle eta lau estudio ezberdinetan egin dute. Formula berria izan da taldekideentzat, sortu, grabatu eta aurkeztu jarraian egin izan dutelako, baina beti ere disko baten trataera eman diete. Orain kantu guztiak disko batean bildu eta hiru sinonimoen bueltan disko borobila aurkeztu dute. Kantuen ordena sormen ordena du. Gaurko aurkezpenean hitzen inguruan Aiora Renteriak esan du minbizia eduki aurretik idatzitakoak direla nahiz eta hori ez eman. Bakarra dago ondoren konposatutakoa, diskoari izena ematen diona; Adore, kemena, kuraia.
Deskargatu hemen.