PIPERPOLIS: SextySexers taldearen lan berria, Emakumeak izarapean antzezlana eta liburuaren eguna.

SextySexers Urkamendi Blues deitzen da SextySexers taldeak kaleratu duen azken lana. Pasadan ostegunean aurkeztu zuten Kafe Antzokian bigarren lan hau. Iluntze berri baten bila izenekoa 2006an plazaratu zuten eta oraingoan lan berriarekin datoz, Mikel abeslaria izan da gurean.
Martxoan estreinatu zuen Tanttaka antzerki taldeak Emakumeak izarapean antzezlana, sexuaz mintzatzen den antzezlana da, emakumearen sexu bizitzaz hitz egiteko aitzakia. Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu mintzagai. Taula gainean bost emakume eta gizonezko bat. Lordes Bañuelos eta Mireia Gabilondok egin dute Testua. Piperpolisen Sara Cózar aktorea izan dugu.
Nazioarteko liburu eguna dela eta gure apaleko liburu ezberdinen pasarteak irakurri ditugu, irakurketaz gozatuz.
Betiko atala Jonh Trolloperen atal berria, gomendioak…deskargatu saioa HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #82: Posizionamendua (SEO) eta web semantikoa reggae apur batekin

ar. Api 24 , 2007
Saioa deskargatzeko HEMEN. Egoitz Goikoetxea Kingston Hiriko esataria web posizionamenduan aditua da. Ageri enpresako sortzaile euskal seo bloga ere martxan du. Egun baina, Madrilen ari da lanean. Han harrapatu eta bilatzaileetako emaitzak zelan hobeto azaldu digu. Reggae musika entzun dugu gaur, Euskal Herrian klasikoak diren doinuen bertsio orijinalak. Fermin Muguruzaren […]

Honekin lotuak