Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiak etenik ez duela salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, Gasteizen eta Donostian deitutako elkarretaratzeetan. Ehundaka lagun batu dira bilboko ingeneritza eskol aurrean. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, oldarraldi «politiko, mediatiko eta judizialak» hezkuntza ipini du jopuntuan daborduko, eta horrek «euskararen desofizializazio prozesua» sakontzea ekarri du. «Unibertsitatera sartzeko proben auzian gertatutakoak ondorio larri eta nabarmenak ditu euskararen ofizialtasunari dagokionez», nabarmendu du Eskisabelek Bilboko Ingeniaritza Eskolaren kanpoaldean. Jendetza batu da hiru hiriburuetan, Euskara guztiontzat, justizia euskararentzat lelopean.
Deskargatu hemen.
