Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiak etenik ez duela salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, Gasteizen eta Donostian deitutako elkarretaratzeetan. Ehundaka lagun batu dira bilboko ingeneritza eskol aurrean. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, oldarraldi «politiko, mediatiko eta judizialak» hezkuntza ipini du jopuntuan daborduko, eta horrek «euskararen desofizializazio prozesua» sakontzea ekarri du. «Unibertsitatera sartzeko proben […]

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” aldarrikatzera deitu du abenduaren 7an, Durango. Intza Gurrutxaga mugimenduko kideak kontatu digu euskara larrialdi egoeran dagoela, eta euskararen aurkako oldarraldia azkenaldia bizkortu egin dela hainbat eremutatik. Intzaren hitzetan, Durangoko Azokara joango diren euskaltzaleak batzeko mobilizazioa izango da. Eskuartean proiektu eta ideia gehiago […]

Euskaraz lan egiteko eskubidearen alde, lan munduko sindikatu eta eragile nagusiek bat egin dute azaroaren 4an euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia salatzeko Bilbon egingo den manifestazioarekin. Agerraldian izan dira, besteak beste, Pello Igeregi ELA sindikatuko euskara arduraduna, Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorra, Leire Udabe OLATUKOOPeko ordezkaria, Arantza Urrezti Euskal Herriko Pentsiodunen […]