Ezpalak taldea arituko da gaur Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean. Juanjo Berasain, Eñaut Gaztañaga, Unai Eizagirre eta Janar Iglesiasek osatzen dute laukotea eta “Hortz Aina Hots” diskoaren amaiera bira egiten ari dira. Free City taldea ere izango da haiekin oholtza gainean. Eñaut Gaztañaga izan dugu telefonoaren beste aldean eta hark kontatu digu disko honen amaierak hurrengoaren hasiera iragartzen duela. Azaldu digu disko berrian burubelarri ibili direla lanean eta Durangoko Azokarako kaleratzea dela haien ideia. Kontzertua 21:30ean hasiko da, lehenengo Free City taldea igoko da oholtza gainera eta ondoren Ezpalako laukoteak arituko dira.
Deskargatu hemen.

