Ekainari dagokiona eta betiko moduan kolore bitxiak azalean eta 36 orrialde informazioez beteta.Atal klasikoetan Gurera etorriak, Inkesta edo Deustuko historia (antzinako emakume izen euskaldunak) komentatu ditu Lur Malleak Deustualdeko Prest hilabetekariko zuzendariak. Monografikoa museo txikiei dedikatu diete eta elkarrizketa nagusia David Gonzalez Berri Txarrak taldeko baxulari berriari egin diote. Deustuko Gazte Asanbladaren 20. urteurrena, Four Friends taldearen disko berria eta egingo den “Nola ikusten duzu Deustu?” argazki lehiaketa ere aipatu ditu Lurrek.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.