Zinema: Maria Elorzaren’ A los libros y a las mujeres canto’ eta Mikel Gurrearen ‘Suro’

Zinemaldiaren musika dotorearekin abiatzen dugu ikasturteko zine tartea, hamabostean behin Ane Urkiola bide lagun dugula butakan jesarri argiak itzali eta filmetan sartuko gara. Urriarekin batera noski igaro berri den zinemaldian ikusitakoa ekarri digu. Bi filma eta biak sarituak izan dira,  Irizar sarian aipamena izan zuen Maria Elorzaren ‘A los libros y a las mujeres canto’ eta Irizar saria jaso zuen ‘Suro’ Mikel Gurrearen lehenengo lan luzeak. Lehenengoak etxean dauden liburuen bitartez lau emakumeren erretratua egiten digu.  Mikel Gurreak bikote baten harremanean arakatu du ‘Suro’ bere lehen lan luzean Herrialde Katalanetan eta katalanez ondu du filma. Bikote harremana, haien tentsio eta krisiak, eta bakoitzaren bilakaera jarri ditu ardatzean zuzendariak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Udazkenarekin bueltan da Chic Market bertako diseinatzaileen azoka

ol. Urr 7 , 2022
Chic Market Bilban bertako 12 marka bilduko ditu Yimby Street Uribitarten,bertako diseinua, artisautza eta moda balioesteko. Udazkenarekin batera poltsa, lepoko, jersey, legging edo krema berezi hori aurkitzeko gogoa itzultzen delako, eta zer hoberik bertako sortzaileen artean aurkitzea baino? https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/221007_esti_yurrebaso_chic_market.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak