Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, atzo Bilboko Udalak Kafe Antzokia eta Itoiz musika taldea omendu zituen euskararen alde egindako lanarengatik. Udaletxeko Arabiar aretoan izan zen ekitaldia. Kafe Antzokiaren izenean hitz egin zuen Mikel Urbeltzek Bere eskertza-berbaldian euskarak Bilbon duen erabilera apala zuzenduko duten neurriak berandu baino lehen hartzeari “premiazkoa” iritzi eta elkarlanerako deia egin zuen: “beharrezkoa da gure administrazio erakundeek eta herri ekimenetik sortutako taldeek, orain arte ez bezala, elkar harturik, hizkuntza politika serio eta eraginkorra abiaraztea”, esan zuen Kafe Antzokiaren ordezkariak. Entzun dezagun eskertza-berbaldia osorik:
Honekin lotuak
-
2013/04/09
IBAIZABAL: Portugalgo egoera ekonomikoa
-
2013/05/30
IBAIZABAL: Greba Orokorra (3)
-
2014/06/11
POTTO: Kolpez kolpe, bertsoz bertso…