SOINUGELA: Joan zaizkigun musikari handi batzuk

Pasa den udaberritik hona joan zaizkigun musikari batzuen omenez, hainbat kantu entzun ditugu gaurko Soinugelan. Lehenik, Sonny Rollins saxo jole aparta ekarri dugu. “Azkeneko jazz soinuaren ehiztaria” eta “Saxofoiaren kolosoa” deitu ohi zutena aurtengo maiatzaren 25ean zendu zen, 95 urte zituela. Harlemen jaioa, 1949rako jada profesionala zen eta, besteak beste, Miles Davis, Charlie Parker eta Thelonious Monk-ekin jo zuen. Hiru kantu entzun dizkiogu Rollins-i.

Gero, Dennis Locorriere-ren kantu pare batekin. Hark Dr. Hook and the Medicine Show country-rock taldea izan zuen, bertan kantari eta gitarra jotzaile moduan ibili zen.

Dick Parry entzun dugu ondoren, Ingalaterrako saxo jotzailea. Bere lanik onena Pink Floyd bandarekin egin zituen eta aurten zendu da, 83 urterekin. Jarraian, Beverly Martyn folk kantaria ekarri dugu, hura ere ingelesa. John Martyn senarrarekin, baita Jimmy Page eta beste batzuekin ere aritu zen lanean. Amaitzeko, Clarence Carter , Alabamako soul kantari, kantagile eta abeslari itsua, aurten joan zaigu, 90 urte zituela.

Deskargatu hemen.

Entzun ditugunak:

  1. Blues for Phily (Sonny Rollins, 1957)
  2. Hold’em Joe (Sonny Rollins, 1965)
  3. Waiting on a Friend (Rolling Stones, 1993)
  4. Sylvia’s Mother (Dr. Hook, 1972)
  5. The Cover of the Rolling Stone (Dr. Hook, 1972)
  6. Us and Them (Pink Floyd, 1972)
  7. Primrose Hill (John eta Beverly Martyn, 1970)
  8. Slip Away (Clarence Carter, 1968)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak