No future Urban bat fest jaialdiaren goiburua #hirigintza #arkitektura

1977an Sex Pistols talde britainiarrak No Future esamoldea zabaldu zuen God save the Queen abestian. lana eta ongizatea lortzeko promesak hautsi egin ziren 70. hamarkadako neoliberalismoarekin, eta gazte belaunaldi bat sistemak abandonatu zituelako sentsazioarekin, eta enplegua edo etxebizitza lortzeko aukerak galdu zituelako sentsazioarekin hazi zen. Testuinguru horretan baina XXI. Mendean No Future goiburua du Urban Bat fest jaialdia, izan ere gaur egun prekarietatea, krisia, gerra.. testuinguru ezkor batean gaude. Hamaikagarren edizioa du jaialdiak beste urte betez hiriaren errealitateak eta errealitate horiek gizartearekin sortzen dituzten kezken inguruan jardungo dute. Azaroa bukaera arte luzatuko da jaialdia, eta hainbat gai izango dituzte hizpide esaterako hiri digitalak.

Informazioa https://11festival.urbanbat.org/eu/#programa

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Txapelketa Nagusiaren aparretan

az. Aza 9 , 2022
Txapelketa Nagusiaren aparretan ibili gara gaur POTTO irratsaioan, eta finalerdietako aurreneko kolpeak zabaldu. Elizondo, Donibane Garazi eta Irun herri-hirietan izan ziren saioak aztertu ditugu, puntuazioen deman murgildu eta bertsolarien kantuak zentralitatera ekarri Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina izan ziren garaileak hurrenez hurren; finalaurrekoen bigarren faserako sailkatuak, datorren astean, […]

Honekin lotuak