Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin batera. Azaroaren 15ean gizonezkoen Euskal Futbol Selekzioak Palestinaren aurka jokatuko du Bilbon — karga sinboliko handiko partida izango da, eta horixe izan dute astekariaren azalean. Bigarren gai nagusia Net Hurbil ataletik dator: Jenofa Berhokoirigoinek idatzitako “Kalitatezko gizarte babesa bermatu, eskuin muturrari bidea mozteko” artikulua. Testuan, austeritate politikek eta horien ondorio sozialek dute ardatza. Amaitzeko, kultur atalean, Gaua pelikulari egin diogu erreferentzia: Paul Urkijoren azken lana. Azaroaren 14an iritsiko da zine-aretoetara, eta Urkijoren hirugarren filma da zazpi urtetan. Besteak bezalaxe, euskal mitologian eta fantasiazko unibertsoan murgiltzen da. Gaua-k inkisizio garaian kokatzen gaitu: emakumeak dira gaueko protagonistak, fede kristauaren itzalpeko gizonkeriaren biktima izan zirenak.
Deskargatu hemen.

