KINGSTON HIRIA: THE WAILERS vs BOB MARLEY & THE WAILERS

The Wailers taldea 60 hamarkadaren erdialdean sortu zan Kingston Hiriko Trenchtown auzoan. 1974rarte Bob Marley, Peter Tosh eta Bunny Livingstone izan ziren partaide nagusiak, baina urte horretatik aurrera Bob Marley-ek The Wailers izena bereganatu eta Bob Marley & The Wailers bezala jarraitu zuen arrakasta gero eta haundiagoa lortuz. Hala ere kanta zaharrak birgrabatzen jarraitu zuen, “Sun Is Shining”,  “One Love”, “Lively Up Yourself” edota “Trenchtown Rock” bezalako kantak.

Gaurko saioan kanta horiek eta jatorrizko grabazioak, Tosh eta Livingstone-ekin eginikoak,  entzun doguz.

DESKARGATU!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Moebius Parisen

az. Ots 2 , 2011
Jean Giraud, Moebius, komikilari frantziarraren “Transforme” erakusketa ikusgai dago martxora arte Pariseko Foundation Cartier pour les Arts Contemporaines. Eta gertaera aprobetxatu du Jon Iñaki Artetxe komiki adituak Moebiusen bizitza eta lanak komentatzeko, Blueberry tenientea edo Arzach pertsonaiak, Pilot edo Metal Hurlant aldizkariak, Los Angeles edo Tokio hiriak, Allien filma edo […]

Honekin lotuak