Aste Nagusia hasteko bost aste falta direla, dagoeneko badakigu zer izango dugun: bost kontzertu, abuztuaren 22tik 28ra. Horrekin batera, Mikel Urbeltzek aste honetan eta datozenetan izango denaren berri eman digu gaurkoan.
Bihar hasiko da Eibarren, jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari, UEUko Udako Ikastaroen baitan. Jai-ereduak gizartearen isla dira eta, hortik abiatuta, hainbat ideia planteatuko dituzte irakasleek. Egoera ikusita, bertan hizlari ibiliko den Miren Guillok kontatu digunez, holako ikastaroak eta gehiago egin behar da emakumeak, jaietan ere, […]