Duela gutxi Angela Merkelek edo Jose Luis Bilbaok botatakoa ez da berria, baina azken finean indarrean jarri nahi dute: soldaten igoera produktibitatearekin lotu nahi dute, ez prezioekin. Luis Guridiren ustez gakoa honako hau da: produktibitatea soldata nominalekin lotu nahi dute, eta ez soldata errealekin (inflazioa kontuan hartuta). Luisen ustez aipatu neurria langileen eskubideen aurkako beste eraso bat da, eta sindikatu eta langileen erantzuna ikusi beharko da.
Next Post
IBAIZABAL: Ekozinemaldia
ol. Ots 18 , 2011
Ekologistak Martxanek antolatuta hilaren 17tik 25a bitartean izango da aurtengoa, 5.ez. Kontzientzia ekologikoa sustatze aldera munduan diren hainbat gatazkaren berri emango dute Euskal Herriko 13 hiri eta herritan (Bilbo, Barakaldo, Basauri, Leioa edo Muskizen besteak beste), Martin Mantxo Ekologistak Martxan erakundeko kideak kontatu duenez. Informazio gehiago ekozinemaldia.blogspot.comen. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Honekin lotuak
-
2023/10/20
“Erroldarekin ezin da negoziorik egin”
-
2007/10/19
POTTO Urriak 19
