SOINUGELA: Denetariko nobedadeak

Manu Chao Aste honetako Soinugelan nobedadeak izan dira nagusi. Besteak beste, honako disko hauek entzuteko parada izan dugu: alde batetik, Putumayo etxeak ateratako World Hits izeneko diskotik Peter Toshek eta Mick Jaggerrek abestutako Don´t Look Back kanta entzun dugu; gero, Gotan Project taldearen !Ya basta! diskoa heldu da, horren ondotik, talde horren liderra den Solalen Moonshine Sessions izeneko country diskoa heldu delarik. Euskal Herrira etorri gara Elkar etxeak argitara eman duen Musiques et Promenades en Pays Basque lana ezagutzeko. Saioaren azken aldean hiru musikari handi izan ditugu beren azken lanekin: Rachid taja, Aljeriako gitarrajolea, Habib Keita maliarra Afriki diskoarekin eta Manu Chao bere azken emaitzarekin (La Radiolina). Saioa entzuteko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO 07- 10- 05

ol. Urr 5 , 2007
    Aupa bertsozale! Berriro prest gure emankizunari ekiteko. Gaurkoan “Gu ta gutarrak”en doinu alaiekin hasi eta Gipuzkoako txapelketari erreparatu diogu; Orio eta Hernaniko zenbait ale jarri ditugu entzungai eta ondoren Abante kulturgunean duela 3 bat aste Ioseba Barandiaran, Alaia Martin , Mirari Martiarena eta Eñaut Uriartek lagunen arteko bertso afari […]

Honekin lotuak