BERBAZ:Pedro Zuberogoitia euskaltzalea eta historilaria

Etxebarrin jaio eta Markinan hazia. Orain Arangoitin bizi, duela 25 urte inguru Deustualdera etorri eta gero, ikasketak tarteko. Beti euskarari lotua. Duela 3 urte Aitor anaiagaz “Bertan Bilbo” liburu bizia. Ibilibideak ere egiten dituzte liburua aitzakia hartuta, kontu kontari.
Karlistaldi osteko garaia (XIX. mendearen ostekoa) eta gaur bizi duguna antzekoak omen: etorkin eta joakin ugari eta lan eta bizimodua dexente aldatzen. Euskararen alde zer egin gaur egun? Bakoitzak gogoko duen edozein alorretan euskaraz jardun eta gozatu, kutsakorra da eta! Oso errezeta sinplea eta eraginkorra, gogoz dagoenarentzat.

Ibon Burgoa makinistak perla doi-doiak gaur ere: Erdoilarena (Ruper Ordorika-Hautsi da anphora) eta Zaharra zara Bilbo (Gari-16 lore)

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Pasaiako kanpo portua.

al. Mai 2 , 2011
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko kidea izan dugu gurekin; Jaizkibeleko labarretan egin nahi duten makro- egitasmoaz mintzatu zaigu; Espainiako Ingurumen Ministeritzak atera berri duen txostenaren garrantzia ere aipatu digu eta egungo garraiobideetako politika orokorrak  aztertu ditu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Honekin lotuak