KINGSTON HIRIA: U Roy

U RoyGaurko saioan U Royren diskografia aztertu dugu eta bizitzan zehar egin dituen kolaborazio asko ere jarri ditugu entzungai. 70eko hamarkadan Jamaikako reggae ekoizle garrantzitsuenekin egindako grabaketek sekulako arrakasta izan zuten uhartean garai hartan eta DJ gisa ere ospe handia lortu zuen. Cheb Aissa, Horace Andy, Dennis Brown, Gregory Isaacs … zerrenda amaigabea da U Royrekin kolaboratu duten musikariena, eta Jamaikako abesti garrantzitsu askoren bertsioak egiteko gaitasun aparta erakutsi du beti. U Royrekin kolaboratu duen azkena Fermin Muguruza izan da eta laster, maiatzaren 4an, aterako duen Euskal Herria Jamaika Clash entzun ahal izango dugu. Oraingoz U Royren abestiak entzun ditzakezue saio honetan.

Kingston Hiria-ren azken irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Benicassimen izango diren musikariak

az. Mar 15 , 2006
Lehenengo eta bat, Donostiako Etxekalte aretoan aritzen den Makala DJ edo disko jartzailearen Hondartzan diskoa aurkeztu digu Txuma Murugarrenek. Horren ostean, aurtongo uztailean izango den FIB edo Benicassimgo Nazioarteko Festibala hartu du hizpide eta bertatik pasatuko diren izar nagusien errepasoa egin digu. Honako talde hauek aipatu ditu, besteak beste: proposamen […]

Honekin lotuak