BASKISTAN: Papua New Guinea Stringbands eta Bob Brozman – Songs of the Volcano

Bob Brozman    Bob Brozman mundu mailako aditua da Pazifikoko musiketan, eta National Guitar izeneko gitarraren erakusle nagusienetakoa. Etnomusikologo bat, gitarrak azken 500 urtetan munduan zehar egin duen ibilbidea aztertzen diharduena. Lan hauen arira hainbat kolaborazio egin ditu herri ezberdinetako musikariekin, Okinawako Takashi Hirayasu eta Reunion irlako Rene Lacaille adibidez.
“Songs of the Volcano” cd-dvda sortzeko, Phil Donnison film egilearekin joan zen Papua Ginea Berriko Tolai nazioa bizi den bost herritara. Tolaitarrak Rabaul hirian eta inguruko Britainia Berriko eskualdean bizi dira. Beraien musika soka banden bitartez lantzen dute eta indarrez beteriko ahots eta instrumentuen nahaste bakan bat aurkezten dute, soinu biluzia, exotikoa eta alaia.
Bigarren orduerdian berriz Bob Brozmanen aurreko lanetako bati heldu diogu hasteko, Takashi Hirayasu laud jole eta kantari okinawarrarekin egindako Jin Jin cd-ari hain zuzen. Ondoren Bert Jansch eta John Renbourn gitarra joleen 1966ko lan klasikoa izan dugu entzungai “Bert and John” izenekoa, britainiar folkaren munduan erreferente eta ondoren sortuko zen Pentangle taldearen soinuaren oinarri. Amaitzeko Blazin´ Fiddles eskoziar arrabitarien “The Old Style” entzun dugu, bere strathspey, reel eta jig sutsuekin. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Amaren Alabak musika taldea eta Gotzon Barandiaran Piperpolisgo uhienetan

al. Urr 15 , 2007
Musika tartean piperpolisen Zuberoara egingo dugu jauzia. Amaren Alabak talde zuberotarrak (argazkian) hiru urteotako kantuak biltzen dituen diskoa kaleratu du: ‘Anderegatik’ izenburupean. Amaren Alabak taldea sei kantarik osatzen dute. Maider eta Graxi Bedaxagar, Arantxa Camus Etxekopar, Luxi Agergarai, Ihitz Iriart eta Maika Etxekoparrek osatzen dute taldea. Maika Etxekoparrekin batera ezagutu […]

Honekin lotuak