SOINUGELA: Sly and The Family Stone

images2.jpeg    Bi zati oso ezberdin eduki ditu aste honetako Soinugela saioak: lehenengoan nobedadezz jardun du Pedro Elias Igartuak eta bigarren orduan 60 eta 70eko hamarraldietan soul musikari berebiziko iraultza eragin zion Sly and The family Stone talde mitikoaren bilakaera musikala jorratu du xehetasun handiz. Nobedadeen artea, musikari eta disko hauek ezagutzen hasteko parada izan dugu: Richard Thompson (Sweet Warrior), beronen seme Teddy Thompsonek country musikatik hartutako kantuekin eginiko bertsioak, Martin Simpson (Prodigal Son), Any Winehouse ingeles kantari gorabeheratsuaren Back To Black diskoa, Rachid Taha aljeriar gitarrajolea (The Definitive Collection) eta Western Sahara bilduma. Saioa deskargatu ORAIN!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Jelosia aztergai IBAIZABAL magazinean

ol. Urr 19 , 2007
    Maider Altuna eta Igor Erauzkin Biko arloko sexologoek Jelosia izan dute mintzagai gaurkoan. Emozio hori zer den definitu ondoren, emozioa zenbait kasutan gaixotasun bihur daitekeela esan digute. Jelosia txarto ikusita dago gure gizarte honetan, beraz zaila da azaleraztea, eta emoziotik haratago joaten denean eraginak nabariak dira jeloskor horrengan baita […]

Honekin lotuak