SOLASALDIA: Etxebizitza eta hipotekak krisaldian

Elkartzen taldeko Igor Uriartek bi gai hauek izan ditu mintzagai gaurkoan. Krisialdi honetan argi dago langileok pairatuko ditugula ondorio txarrenak, Lehen Mundu honetan. Eta honi etxebizitzaren egoera garratza gehitzen badiogu, kasu askotan ezinezkoa izango da hipotekaren mailegua ordaintzea edo horrek zailtasun batzuk sortuko ditu. Etxebizitza eskubidea izanik, zozketatik kanpo Elkartzeneko kideak Erakunde Publikoa sortzea proposatzen du, eskubide hori bermatzeko; horrekin batera, etxebizitza gehiagorik ez eraikitzeko eta alokairuzko politika sozialari ekitea proposatzen du Igorrek. Horrek, diru asko ordaintzetik libre utziko lituzke hainbat familia, eta diru hori beste gauza batzuetan erabili ahal da, hain zuzen ekoizpen eta salmenten arazoak dituzten zenbait arlotan, kontsumoa bultzatzeko asmoz.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Odetta, Mikel Errazkin eta Mikel Laboa, berrikitan joan zaizkigun musikari handiak

og. Abe 4 , 2008
Mikel Laboaren heriotzak zirrara handia eragin du Euskal Herri osoan. Pedro Elias Igartuak programa berezia prestatu digu haren oroimenez eta bai asteon hil den Odettaren eta duela zenbait hilabete zendu zen Mikel Errazkinen omenez ere. Soinugela honetan hirurak gogoratu baldin baditugu ere, uste izatekoa denez, Mikel Laboari eskaini dio tarterik […]

Honekin lotuak