Saioa deskargatzeko HEMEN. Madrilerako itzulia egin behar izan dute Gaztesarea eta Kaskagorri Bilboko konpartsak. Kaskagorrik Bilboko jaietan presoen argazkiak erakutsi eta Gaztesareak Kaskagorriren gunea bere zerbitzarian omen daukalako. A ze delitua! Horretaz mintzatu gara Gaztesareako kide batekin. Umorea ere galdu ez dugunez, Kas batzuk edateko profitatu dugu saioa. Saioarekin jarraitzeko, Galizian eman berri den beste zentsura kasu bat hartu dugu hizpide Aduaneiros sem fronteiras gunearena hain zuzen.Albisteak 2.0 tartean, albiste teknologiko berrienak ekarri ditugu uhinetara: niretv.com, munduko kayak surf txapelketa, Atxagaren bloga, Artfutura jaialdia edota Jimbo Wales Wikipediako sortzailearen hitzaldia.
Next Post
MUSIBLA: Petti, Gu ta Gutarrak, UEK, The Magic Numbers
az. Urr 24 , 2007
Berritasun ugari gaurko musiblan. Pettiren azken diskoa ‘On’ izenekoa aurkeztuko dugu eta horrekin batera, UEKen ‘Uhinak’, Gu ta Gutarrak proiektuaren ‘Bertso berriak eta lagun zaharrak’ izeneko diskoa. Disko biribil eta zein baino zein interesgarriago. Horretaz gainera The Magic Numbers, Sparklehorse eta The Magnetic Field taldeak ere izango dira gurean […]
Honekin lotuak
-
2009/02/18
SOLASALDIA: Krisia, izua eta erantzuna
-
2008/03/28
MUSIBLA: Amaia Zubiria, Sorkun, Cat Power…