IRRATIA.COM #95: Audience eta deabruak teilatuetan

Audience-Deabruak Saioa deskargatzeko HEMEN. Disko ekoizpenak barra barra ari dira argitaratzen. Asko dago aukeran, eta guk bi talde gonbidatu ditugu gaurkoan. Estudioan izan ditugu Audience eta gero deabruak teilatuetan entzun dugu, beraiekin izan gara. Noizpop disketxeak plazaratu du Gernikakoen lana, Bonbereneak karrikaratu du Tolosakoena.
Hannot eta Gaizka beraien kitarrekin etorri zaizkigu estudiora, eta zuzenean eskaini dituzte lau kantu. Guk hizpide hartu dugu beraien trying wings on roots diskoa. Lau urte egon dira isilik, lanean, baina zuzenean askorik jo barik. Baina gogotsu dira orain eta gogotsu etorri zaizkigu saiora, gitarrak hartuta. Gure estudioan bertan diskoko hainbat kantu jotzeaz gain, bideoan grabatu dugun Neil Young-en bertsio honen oparia eman digute, ea gustatzen zaizuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Audience, Deabruak Teilatuetan, Espers, Lisa Germano

az. Urr 31 , 2007
Euskal Herritik datozkigun nobedade batzuk entzungo ditugu, hala nola, Audience (Trying wings on roots/ NoizPop), Deabruak Teilatuetan (1973/Bonberenea), Gari (Esperantzara kondenatuta/ Elkar). Honetaz gainera beste musika batzuk, malenkoniatsu gaur, orohar, musibla. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla071031.mp3

Honekin lotuak