SOLASALDIA: AHTri buruzko konferentzia

AHT Datorren larunbatean, hilaren 17an, AHTri buruzko konferentzia burutuko dute Hernanin, AHTgelditu Elkarlanak antolatuta. Herri horretako bi leku desberdinetan Mugikortasuna, AHTren eragin soziala, Ingurugiroan izango duena, Inposaturiko egitasmoa, tren horren aurkako borroka Euskal Herrian, hitzaldi bat eta bukatzeko ondorioak jorratuko dituzte 20 bat lagunek eta bertan bilduko direnek, Josu Larrinagak gaurkoan kontatu duenez. Honen inguruko informazio gehiago lortzeko www.blogak.com/goierrikoahtez izenekoan.Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #97: Hiriak, zinema eta rocka

az. Aza 14 , 2007
Saioa deskargatzeko HEMEN. Bilbo, Paris, London. Jabi Zabala bidaian izan da, eta kanpoko begirada ekarri du gurera. 1280EuskalHiria hartu dugu hizpide gero, Captain Nemo taldearen disko berria. Irazu kitarjolea izan da gurekin. Zinema eta literatura rockarekin jorratuz, gustura entzun ditugu taldearen kantak. Ines Intxausti sartu da gero estudioan. ZINEBI jaialdiari […]

Honekin lotuak