Aste Nagusiaren alderdi soziologikoei erreparatu diegu Xabier Aierdirekin, prospektiba egin nahian. Migrazioaren eta demografiaren bilakaerak, aisian, kontsumoan, jai ereduetan eta konpartsetan eragin du eta eragingo du. Etorkizuneko Aste Nagusia eta gizarteak hartuko duen norabidea begitantzen saiatu gara Xabierrekin.
Txinbotarrak konpartsako Itsasne eta Galder hurbildu zaizkigu eta konpartsaren historiaz, helburuez eta programazioaz jardun dugu eurekin. Bilbo Kantari ere izan dugu mintzagai, Galder bertan baitabil. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250821_txinbo.mp3 Deskargatu hemen.