Joan den astean Cajun musikari buruzko monografikoa emanez zabaldutako bideari jarraituz, asteon saio aparta prestatu digu Pedro Elias Igartuak zydeco musikaz. Kanta ugari entzuteaz batera, musika mota honen jatorria, beste zenbait generorekiko berdintasunak eta ezberdintasunak aipatu dizkigu eta abeslari eta sortzaile ospetsuenen emaitzak ezagutzeko egokiera eduki dugu, besteak beste, zydeco musikaren erregina izan den Queen Idaren abestiak.
Next Post
IBAIZABAL: Sestao-Barakaldo ibilaldia
al. Eka 20 , 2011
Gai hori ekarri digu gaurkoan Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredakzio-buruak. Pasa den larunbatean berriro egin zuten aipatu ibilaldia, baina kasu honetan aurreko urteetan baino jende gehiagorekin. Kontuan hartuta azken hiletan (eta urteetan) zer nolako desindustrializazio prozesua gertatu den Ezkerraldean, logikoa da Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak holakoetan parte hartzea. […]
Honekin lotuak
-
2012/12/02
IBAIZABAL: Eguberriak eta gastuak
