Gaitzerdi teatroko Kabia ikerketa taldeak ‘Rojo al agua’ antzezlana estreinatu berri du. Shakespeareren Ofelia eta Virjinia Wolf dira antzezlanaren protagonista. Lehenengoak Hamletekin duen maitasuna mantentzeko idazten du. Bigarrenak, berriz, senak bultzaturik idazten du, hondoratu ez dadin. Beraien gutunen bitartez euren istorioa heltzen zaigu, bizitzarekiko duten pasioa, bai eta baztertzen bukatzen dituen mundu baten aurrean daukaten ezintasuna ere. Esaten denez, biek erabaki zuten errekan itota hiltzea. Agian, lerro paraleloen antzean, euren bizitzak infinituan baino ez ziren gurutzatu, ala ez?. Borja Ruiz eta Josu Florentinorekin hitz egin dugu.
Next Post
IBAIZABAL: EBZko politika
ar. Ots 28 , 2012
Europako Banku Zentrala diru mordoa ari da sartzen Europako hainbat banku pribatutan. Gobernuei eman beharrean, bankuei ematen die, hauek negozioa egiteko eta maileguak merkatuan jartzeko. Luis Guridiren ustez, hola ez da ekonomia suspertzen. DESKARGATU HEMEN
Honekin lotuak
-
2012/01/30
SOLAS GIROAN: Krisiaz
-
2011/10/18
IBAIZABAL: Nolakoak dira gure gazteak ?
-
2009/01/29
IBAIZABAL: Davoseko eta Belemgo Foroak
-
2006/02/24
Zutargi artean
-
2008/10/14
IBAIZABAL:Joseba Barandiaran,Ekonomilaria
-
2014/02/06
IBAIZABAL: Oiola urtegia eta Barakaldoko ura
