SOTOTIK: Steve Reich, Throbbing Gristle, Tzesne…

Throbbing gristleEgindako aurkezpenekin hain gustura gelditu ez bagara ere(ez da mikro aurrean hitz egiteko egun freskoena izan), gaurkorako egindako musika aukeraketa entzuteko gonbitea egin nahi genuke berdin-berdin. Asteko, Act(Kristian Aduriz benetako izenez) Uztaritzetik; Throbbing gristle gero(ezinbestean aipatu beharreko izena musika industrialaz ari garenean), euren “Very Friendly” kantarekin, zeinak soinu giro ezerosoenak ekarri dizkigun(euren hitzetan, gizakiaren alde ilunenak azaldu nahi dituzte euren musikan). Steve Reich entzun dugu segidan, minimalismoaren aitzindarietako bat, Pat Methemy gitarrajole bikainak jotako bere bi konposiziorekin. Tzesne euskaldunaren musika ekarri dugu gero; Errenteria, Hernani eta Goizuetaren mugetako parajeetan egindako landa grabaketekin egindako konposizio batekin, eta amaitzeko, goxo amaitzeko, Tujiko Noriko japoniarraren kanta bat. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/sototilk/sototik070222.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO 07 / 02 / 23

ol. Ots 23 , 2007
Aupa Pottozaleok !! Xabi Paya eta Sustrai Colinak Bilboko Kafe Antzokian Iparraldeko Gure Irratiaren alde egindako bertso bazkariarekin jarraituko dugu gaurkoan; gazte biak libreko saioan eta ondoren Josemi Larrabeitik jarritako gaiei erantzuten. Nork esan du bertsolariek ez dakitela couplé doinuan eta espainolez kantatzen? Ez duzula sinesten? Ba, DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070223.mp3

Honekin lotuak