… Irulegiko Irratiko kazetari den Pantxo Irigarairen bitartez datozkigu pil-pilean dauden berriak. Oroitzapenean erroturiko gogoeta zendu berri den Didier Rouget, giza-eskubideen aldeko abokatuarentzat; armeniar-kurdu baten aurkako kanporatze agindua eta Charlie Hebdo-ren atentatuaren ondorioak, entzungai dituzu lagun Bilbi Hiria Irratian.
Egunotan Bilboko Bilborocken ematen ari direna, Mundu Batek antolatuta. Azken urteotan hainbat gaztek baserrirako bidea hartu dutela ohartarazita, bultzada txiki bat eman nahi diote aferari Ziklo honen bidez, Eneko Gerrikabeitiak azaldu digunez. Datorren astean, Donostian izango dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113solasenekogerrikabeitia.mp3 Deskargatu hemen